Proba Espainiako I. Itsasoko Arraun Liga-Filippirako puntuagarria izango da eta, aldi berean, Euskadiko Txapelketa ere izango da. Kirol ikuskizun horrek, Estatuko hainbat taldetako 500 arraunlari inguru bilduko ditu, kadete, gazte eta absolutu kategorietan. Horrez gain, Open modalitatea barne izango da eta horretan master kategoriak (beteranoak) ere parte hartuko du.
Arraun modalitate horretan, aulki mugikorrekoak baino ontzi sendoagoak eta egonkorragoak erabiltzen dira, eta estropada-eremua itsaso zabalean edo barruko ur-azalera handi batean kokatzen da.
Lehiaketa 09:30ean hasiko da, Arriluze aldean eta Areetako moila aurrean, guztira 2,19 itsas miliako (3,52 km) distantzia duen estropada-eremu batean.