Film Sozialak jaialdia

Askotariko pelikula sozialak ikusgai egongo dira Muxikebarrin eta Getxoko hainbat institututan

Erredakzioa 2021ko urr. 11a, 12:13

Artxiboko irudia.

Muxikebarrin eta Aixerrotako eta Romo-Artazako institutuetan  XIII Festival Internacional de Cine Invisible, Film Sozialak izenekoaren hainbat proiekzio ikusi ahal izango dira.  Muxikebarrin hitzordua datorren barikuan, urriak 15, 19:00etan izango da. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.  

Jaialdiak zinema anitza eta merkataritza-zirkuituetatik baztertzen dituzten tokiko istorioak eta istorio globalak eskaintzen dituen jaialdiaren gaiak giza eskubide, genero berdintasuna, kulturartekotasuna eta garapen jasangarria dira. Helburuen artean daude ikus-entzule kritiko eta gogoeta zale sustatzea, eta errealitatea eta harreman zuzenak eta solidarioak sortzearen aldeko apustua egitea, Nazio Batuek 2030erako proposatutako Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak lortzera lagunduko dutenak.

Muxikebarrin honako lan hauek ikusi ahal izango dira: Flight to earth (Espainiako Estatua) animazio laburra,  Konplexu  (Euskal Herria), Globo  (Espainiako Estatua), eta Golden fish, African fish (Senegal) eta Barraskiloentzat iganderik ez (Euskal Herria) dokumentalak. 

Ondorengo solasaldian, "Nuevas narrativas africanas: el arte y la cultura como herramientas de transformación" izenburupean,  Gonzalo Ayo zinegotziaren ongietorriaren ondoren, hurrengoek parte hartuko dute: KCDren izenean, Carlos Vazquez, jaialdiaren zuzendariak eta Ainhoa Pérez-Arróspide teknikariak; Ainhoa Urgoitia Barraskiloentzat iganderik ez laneko zuzendariak; Yanis Gaye, Goreé Zine Jaialdiko fundatzaile eta produktoreak; Saliou Waa Guendoum zine zuzendari eta musikariak; Mamadou Diop, erreportari, argazkilari eta zinegileak, eta Maimouna Jallow, zine zuzendariak.

Bestalde, egunotan Aixerrota eta Romo-Artaza institutuetan proiekzioen bilduma bat eta tailerrak egiten ari dira, iazko tailerretan ikasleek egindako bost dokumentalekin batera. Ekimena DBHko eta Batxilergoko 1.000 bat ikaslerengana heltzen ari da.

Aurten Jaialdiak hainbat herrialdetatik heldutako 86 pelikula eskainiko ditu egoitza nagusian (Bilboko Azkuna Zentroan) eta EAEko hainbat udalerritan. Urriaren 25tik 31ra saritutako pelikulak www.filmsozialakstreaming.org helbidean ikusi ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun