Osasun-larrialdia amaitu da, baina egoerak ezohikoa izaten jarraitzen du. Hori dela eta, Indabada jaialdiko antolatzaileek erabaki dute bazkari-formatua aldatzea; hala, ez da mahairik ezta aulkirik jarriko plazan. Horren ordez, tiketa dutenek indabada-tuperra jasoko dute gura duten lekuan bazkaltzeko. Halaber, Indabadako poltsa et zapia jasoko dute.
Tiketak salgai jarri dituzte daborduko, Algortako Salsidu, Salem eta Baster tabernetan.