Arte esposizioa, txalaparta eta poesia xuxurlatuaren tailerrak, zirkua, kontzertuak, txistulariak, magia-ikuskizuna eta bertsoak egongo dira gozagai datozen egunetan Algortako Portu Zaharrean.
Hilabete eskas igaro da uda atzean utzi genuenetik, eta, udagoien betean, Portu Zaharrak helduko dio auzoz auzo garatzen ari den Aste Kulturalari. Hala, urriaren 21etik 24ra bitartean, askotariko kontzertuak eta egitasmoak egongo dira bertan. Arduradunek azaldu dutenez, daborduko sarrerak eskuragarri daude, hemen.
Arte esposizioa, txalaparta eta poesia xuxurlatuaren tailerrak, zirkua, kontzertuak, txistulariak, magia-ikuskizuna eta bertsoak egongo dira gozagai datozen egunetan Algortako Portu Zaharrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!