Pandemiaren aurreko urteotan etxeetan egindako bazkariak datorren azaroaren 14an egingo dituzte, Romo eskolako frontoian. "Jardueran Getxon jaiotako eta beste toki batzuetan jaiotako familiak elkartzea eta elkarbizitza sustatu nahi dugu, hau da, udalerri berean bizi arren ezagutzen ez diren pertsonak batzea, bazkari bat partekatzeko, eta horrela aniztasuna eta kultur artekotasuna ospatzeko", azaldu du Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Bazkariak toki irekian egingo dira, Romo eskolako frontoian, gehienez hamar parte-hartzailegaz mahai bakoitzeko, segurtasun tarteagaz eta maskara uneoro erabilita, elikagaiak edo edariak hartzean izan ezik. Parte hartuko duten familiek (zentzu zabalean ulertuta, bikotea, lagunak, senideak, kuadrilla…) janaria eraman beharko dute partekatzeko. Gainera, mahaiak muntatzeko eta kentzeko laguntza eskatuko zaie.
Parte hartu gura duten pertsonek, jarduera dinamizatu gura duten boluntarioakaz batera, izena eman beharko dute azaroaren 4a baino lehen, hemen, 622 433 085 telefono zenbakira deituta edo getxobizilagunak@gmail.com helbidera idatzita.