2021/10/17 17:00

Antzerkia

39. Arte Eszenikoen Jardunaldiak: Perez Sagutxoa

39. Arte Eszenikoen Jardunaldiak: Perez Sagutxoa
Muxikebarri Antzokia, Getxo

Glu Glu-k Perez Sagutxoaren benetako istorioa taularatzen du, urteetan zehar muga, belaunaldi, amets eta burko guztiak gainditu dituen kondaira. Ipuin klasikoko formatuan, umore, dantza eta abestien bitartez, ahulenak zaintzea –adinekoak zein umeak- ardatza duen alegiazko istorio hau kontatuko digute. Iraupena: 59 min. Sarrerak: 8€. Muxikebarri (Ereaga aretoa)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun