Aurten ere Azoka Ekologikoa antolatu du Ekolur Elkarteak, Getxoko Udalaren, Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Honako hau XV. edizioa izango da, eta Algortako Telletxe plazan izango da, urriaren 16an, zapatuan, 10:00etatik 15:00etara.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!