Antzerkira joan gura duzu? Aste-akabu honetarako antzezlan bi ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu

Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 13:37

Atzerrian lurra garratz Laura Penagos  eta Ander Lipus aktoreen antzezlanerako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu, zapatuan, urriaren 23an, egingo den emanaldirako. Aldiz, domekan, urriaren 24an, Alpha umeentzako antzezlanagaz dator Ganso&Cía konpainia; horretarako ere bost sarrera bikoitz ditugu zozkatzeko.

Antzerkiak Algortako Muxikebarri Antzokian izango dira; hemen aurkitu ditzakezu Atzerrian lurra garratz eta Alpha antzerkiei dagozkien zozketetan izena emateko atalak. Zozketa eguenean egingo dugu, beraz, azkar ibili!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun