Aurten inoiz baino parte-hartzaile gehiago izango ditu "Aurkitu eta irabazi" ekimenak: 64 saltoki eta ostalaritza-gune. Establezimendu horiek txartel bana emango diote bezero bakoitzari erosketa bakoitzaren edo kontsumitutakoaren truke. Horiek berehala jakingo dute beren txartelak sarituak dauden ala ez; kasu batzuetan, establezimendu berean jasoko du oparia; beste batzuetan, aldiz, kanpainari atxikitako beste establezimenduren batean trukatu beharko da txartela.
Opariak trukatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da.