Asisko Urmenetak hartu zuen hitza lehenik, estrategia eta praktika askatzaileen inguruan aritzeko. Ondoren, mugimenduaren oinarri ideologikoak aurkeztu eta azaldu zituzten. Antolatzaileek azaldu dutenez, horren harira, bertaratutakoen arteko solasaldi interesgarria piztu zen, non hainbat kezka eta ideia partekatu zituzten: "Jardunaldi oparoa, zalantzarik gabe".
Dinamikaren hurrengo geltokiak Altsasu eta Maule izango dira.