Une honetan, 31 zentrok eskaintzen dituzte jarduerak hurrengo esparruetan: aholkularitza psikopedagogikoa, eskola laguntza, pintura eta eskulanak, informatika, euskara, musika, sukaldaritza eta zirkua.
Zentro horiek etengabe lan egiten ari dira euskarak gero eta presentzia handiago izan dezan, eta egun 150etik gora profesional euskaldun ari dira lanean zentroetan.
Foiletoa gaurkotzeaz gain, Udalak 200 kartel eta 2.000 postal ere banatu ditu, eskaintzaren berri udalerrian zabaltzeko.