Egungo osasun-egoera kontutan hartuta, bisiten iraupena 30 minututik gorakoa ez izatea gomendatzen dute agintariek. Gainerako eremu publikoetan bezala, bertaratuko diren pertsonek maskara eraman beharko dute uneoro, eta segurtasun-distantzia mantendu beharko dute. Sarbideetan gel-hidroalkoholiko banagailuak eta hondakinen gaikako bilketarako kuboak egongo dira. Hilerriko ohiko elizkizuna segurtasun-neurriak errespetatuz egingo da.