Getxoko udal-iturriek jakinarazi dutenez, hamar edukiontzi erre dituzte bart, 00:30ak aldera, Algortako Alango kalean. Horrek hainbat kalte eragin ditu inguruan aparkatuta zegoen ibilgailu batean. Hala ere, suhiltzaileen eta udaltzainen jarduketa azkarrari esker, kalteak ez dira handiagoak izan. Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!