Gainera, jai-zubian, hiru pertsona ikertu dituzte bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik. Horietako bi baimendutako alkohol-tasak gaindituz gidatzen ari zirela aurkitu zituzten udaltzainek. Batak hirukoiztu egin zuen baimendutako odoleko alkohol-tasa (0,90), eta besteak 0,68ko emaitza eman zuen. Hirugarren pertsona bat ere ikertzen ari dira, Algortako kale batean aparkatuta zeuden beste lau ibilgailu kaltetu ondoren, handik alde egin ostean. Gidaria aurkitu zutenean, 0,48 mg/l-ko alkoholemia-emaitza positiboa eman zuen.
Era berean, beste gidari bati salaketa administratiboa jarri zioten, trafikoko arau-hauste bat egin, eta alkoholemia-probetan emaitza positiboa eman ondoren.