Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak azaldu duenez, "Berdintasunaren Zerbitzutik eskaintzen ditugun mota honetako espazioak funtsezkoak dira kontzientzia hartzeko eta berdintasunean eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokan aurrera egiteko. Gaur egun gehien ikusten diren serieetatik oso gutxi dira emakumeek idatziak edo zuzenduak. Kultura patriarkal batean murgilduta bizi gara, non emakumeen aurkako indarkeria toki askotan mamitzen den, baita telesailetan ere". Ildo horretan, Diazek uste du "komeni da aztertzea nola saio askotan ohikoa dela emakumeen aurkako sexu-erasoak asimilatzea eta normalizatzea, eraso horiek pairatzeko ahultasuna edo haien gorputzari buruzko ezagutzarik eza, baita emakume gazteei buruz ematen den irudi hipersexualizatua ere".
Mintegiak azarotik datorren urteko maiatzera (hilabetean behin) gai desberdinei buruzko saio monografikoak eskainiko ditu. Solasaldietarako sarrera irekia izango da eta ez da izen-ematea egin behar.