Jarduera Areetako kaiko pasealekuan egingo da, La Bola hondartzaren ondoan, 10:00etatik 13:30era. Ekintzaren helburua hau da: babesteko, jateko, negua igarotzeko edo migrazioan atseden hartzeko leku gisa Abra barrualdea aprobetxatzen duten hainbat hegazti espezie erakustea bertara hurbildu gura duen jendeari. Hala, besteak beste, antxetak, koartzak, zangaluzeak, txenadak, txilinportak, murgilak, pottorroak, araoak, aliotak eta, seguruenik, ingurutik dabilen hain arrunta ez den espezieren bat ere ikusi ahalko da.
Aipatutako tokitik, eta material optikoa erabiliz, hala nola teleskopio eta prismatikoak, baita landa-gidak ere, ahalik eta espezie gehien ikusteko ahalegina egingo da, interesa duten pertsonei udalerriko kostalde tarte honetako hegaztien aberastasuna erakusteko. Halaber, hegaztien balioak eta natura-inguruneari egiten dioten ekarpena transmititzeko saiakera egingo da, haiek behatuz, gozatuz eta identifikatuz.
Jarduera doakoa izango da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.