Bihartik domekara bitartean, Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioa egingo dute Romo Kultur Etxean

Erredakzioa 2021ko aza. 9a, 11:37

Azaroaren 10etik 14ra, Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioaren 15. edizioa egingo dute Getxon. Oraingoan, azoka Romo Kultur Etxean egingo dute, eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko dute. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (domekan, hilaren 14a, goizez irekiko da soilik).

Bost egunez, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute. Salgai jarriko diren liburuak partikularrek liburutegiei emandakoak dira. Guztira, 17.000 liburu baino gehiago egongo dira salgai.

Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira: liburuek, euro bana balioko dute; aldizkariek eta koadernotxoek, euro bat hiru aleko, eta entziklopediek, ale kopuruaren arabera. Halaber, domekan deskontuak egingo dituzte liburu-sortak erostean.

Aurten, bildutako dirua EKI gobernuz kanpoko erakundeari emango zaio, Burundiko ikastetxetan eko-prestakuntza proiektu bat gauzatzeko. Horren bitartez, ikasleek eguzki-panelak instalatzeko formakuntza jasoko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun