Azaroaren 16an, martitzenean, 12 eta 20 urte arteko gazteentzako topaketak egingo dituzte Algortako Azebarri kulturgunean. "Sormen espazioak hitza oinarri" hartuta, eta Garazi Basterretxeak gidatuta, itzal-antzerkia, marrazketa, argazkia, komikiak, irratia eta aldaera desberdinakaz sormen espazioak eraikiko dituzte, "betiere idazteko grina hori oinarri harturik". Saioa 17:30etik 19:00etara izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!