Terrazako horma ingurua birgaitzeko obrak egiten ari diren eremuaren barruan erori zen barikuan, azaroaren 5ean. Udal iturriek zehaztu dutenez, horma horrek ez zuen inolako patologiarik, "eta gauzatzen ari zen proiektuak ez zuen bertan egokitzapen estetikoa baino jarduketarik egiten".
Uda-zerbitzuen jardueraren ondoren, eremua segurtatuta eta itxita geratu da, "eta, beraz, printzipioz ez da arriskurik egongo zonarentzat".
Galeako Euskalmeten behatokiaren arabera, Getxon 80 litro euri baino gehiago bota zituen joan den barikuan eta, ondorioz, Getxoko hainbat eremutan zuhaitz batzuk erori ziren, bai espazio publikoetan, bai pribatuetan, Algortako jabeen erkidego baterako sarbideetako horma pribatuak bezalaxe.