Aurrekontua diseinatzeko, Udal Gobernuak 2020/23 Legegintzaldiko Plana gauzatzen jarraitzen duela azaldu dute udal-arduradunek, Giza Garapen Iraunkorraren zutabeak diren hiru agenden (soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa) arteko orekan oinarrituta. "Pertsona da gure proiektuaren eta gure kudeaketaren erdigunea", adierazi du Amaia Agirre alkateak. Halaber, “aurrekontu honek, gizarte mailan, Getxo bateratua eta solidarioa nahi du; ekintzailea, berritzailea, sortzailea eta dinamikoa; ingurumenarekin eta klima-aldaketaren kontrako borrokarekin konprometitua; harreragilea, berdintasuna eta kulturen arteko bizikidetza bezalako balioetan oinarritua; Euskadin errotua, euskal identitatean, kulturan, hizkuntza anitzeko errealitatean euskaldunagoa; gardena, hurbila eta parte hartzekoa; eta udal-ekintza osoaren zeharkako ardatz moduan zintzotasuna eta zehaztasuna dituena”, gogorarazi du.
Alkateak azpimarratu duenez, “aurrekontu honek aurrera egiten du Legealdi Planean jasotako proiektu pozgarrienetako batzuetan”, hala nola:
- Getxoko Hiri Antolamenduko Plan Orokor Berria.
- Areetako Xake plazaren diseinu berria.
- Mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua: bidegorrien sarea eta TAO espres.
- Etxebizitza Plan berria (2020-2035), hainbat premia asetzeko irtenbideak eskainiko dituena, etxebizitzen ondare publikoa areagotzean eta alokairu sozialaren aldeko apustuan oinarrituta.
- Talentu-azeleragailu berria Algortako Urgull kalean (sormen- eta kultura-sektorerako berrikuntza-poloa, profesionalizatzen lagunduko duena), Kirol Portuko ETEen zentro finkatuarekin bat egingo duena.
- Gizarte Zerbitzuen bultzada berria, honako erronka hauei arrakastaz aurre egin ahal izateko: biztanleriaren zahartzea, familia-aldaketak, berdintasuna eta aniztasunaren benetako inklusioa.
- Herritarrentzako arretarako leihatila bakarra bultzatzea.
- Hondakinak eta energia berriztagarriak kudeatzeko estrategia berria, ekonomia zirkularreko ekimenak sustatuko dituena eta aurreztea bultzatuko duena.
Bestalde, sozialisten ordezkari eta Gizarte Kohesioaren Arloko arduradun Carmen Díazek azpimarratu duenez, “diru-sarreren igoerak bi helburu garrantzitsu betetzeko aukera emango digu: inbertsioak handitzea eta arloei aurrekontu handiena ematea Getxo Ekinez planean aurreikusitako ekintzak sendotzeko, krisi honetatik aurrera egiteko susperraldi justua ahalbidetzeko. Aurrekontuak honako hauetan oinarritzen dira: ingurumen-jasangarritasuna, hiri-eraldaketa, energia-eraginkortasuna, mugikortasun jasangarria, hondakinen kudeaketa hobetzea, eta gizarte-jasangarritasuna: gizarte-garapena, berdintasuna, harrera, inklusioa, zaintza, adinekoei eta mendekotasunari arreta ematea eta gazteei bultzada ematea, eta hirugarren sektorearekin sarean lan egitea”.
2021ekoa baino % 9,3 handiagoa
Ignacio Uriarte Ogasuneko zinegotziak azaldu duenez, diru-sarreren aurreikuspenaren hobetzea Udalkutxa foru-funtsetik dator batez ere, 53 milioi euro ingurukoa baita, 2021erako adostutako konturako entrega baino ia 6 milioi gehiago. Kudeaketa propioko tasei eta zergei dagokienez ere, udalerriaren dinamismo handiagoan oinarritutako aurreikuspena handitu egin dela ikusten da, eraikuntzen eta obren gaineko zergaren (ICIO), jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) edo Erakunde Autonomoek edukiera handiagoetara itzulita jarduera handitzeagatiko tasen aurreikuspenak hobetuz. OHZ, berriz, % 2,9 eguneratu zen, uztaileko urte arteko KPIari zegokiona.
Gainbalioaren zergari dagokionez, ez da likidaziorik jakinarazten ari foru-aldundiek egin ditzaketen arau-aldaketen ondorioak argitu arte.
Zerga-bilketaren hobekuntzari esker, inbertsioak ere handitu daitezkeela azaldu dute, 13 milioi eurotik gora.
13 milioi baino gehiago inbertsioetan
Inbertsioen kapituluan, 2022rako partaidetza-aurrekontuen prozesua integratu da, milioi bat eurorekin honako jarduera hauek lehenesten dituena:
- Parke bat estaltzea………………………………………………………….…………….425.000 euro
- Itsasertzeko pasealekuak hobetzea………….………………………………………250.000 euro
Inbertsioak ez diren arren, partaidetza-aurrekontuetatik eratorritako beste hiru ekintzari ere ekingo zaie:
- Berrindartze soziokulturalerako aparteko programa……………………….250.000 euro
- Udalerriko bide publikoen inbentarioa egitea eta argitaratzea……………….5.000 euro
- Feminismoaren aldeko ekintzen kontzientziazioa sustatzea…………………12.000 euro
Jarduera horiei, besteak beste, inbertsio hauek gehitzen zaizkie:
- Getxok sortzen dituen hondakinak murriztea, transfer planta eta Garbigunea hobetuz…………..…………………………………………………………………..……………………..1.203.975 euro
- Etxebizitzetara bideratutako udal-inbertsioak ………………………………………3.688.793 euro
- Bide publikoan: bide-azpiegiturak, urbanizazioa, estolderia, ur-hornidura, argiteria, etab. .…………………………………………………………………………………..…………4.945.787 euro
- Bidegorri sarea hobetzea: Uribe Kosta-Bilboko Itsasadarra-Eduardo Coste....................................270.000 euro
- Jarduketak Ikastetxe Publikoetan…………………………………………………..……..749.985 euro
- Hobetzeko inbertsioak Udal Egoitzan ……………….…………………………..……….522.000 euro
- Inbertsioa Emakumeen Etxean …….………………………………………………..……..400.000 euro
- Getxo Txukunen ondoriozko jarduerak ….……………………………………..………..200.000 euro
Inbertsio horiei 2021ean finantzatutakoak gehituko zaizkie, hala nola Areetako Xake plaza birmoldatzea eta Nagusia kalea erdi-oinezko bilakatzea (1,8 milioi euro). Azaroko osoko bilkuran onartuko dute.