Ia 180 lagunek parte hartu dute “Bizilagunak, aldameneko familia” ekimenean

Erredakzioa 2021ko aza. 15a, 18:41

Atzoko egunak utzitako irudietako bat. © GETXOKO UDALA

Ia 180 lagunek parte hartu zuten atzo, domekan, Egizu Getxo Euskaldun elkarteak, Getxoko Etorkinak Plataforma Federazioak eta Getxoko Udalak antolatutako "Bizilagunak, aldameneko familia" ekimenean. Beste udalerri askotan bezala, Romo herri ikastetxeko frontoian mahai baten inguruan eseri ziren udalerriko auzokideek –bost kontinente eta 24 jatorri desberdinetakoak– elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izan zuten, jai giroan eta partaidetza handiagaz; besteak beste, jolasak, musika, antzerkia eta oroimen gune bat egon ziren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun