Still River, Last Fair Deal, Margo Cilker artista kaliforniarra, El Inquilino Comunista, McEnroe, Santi Guzmán, The Fakeband, The MarshALS, Javi Real de Asua, DalecandELA, Smile eta Nebraskak osatuko dute kontzertu solidarioak bilduko duen talde eta artisten zerrenda. Proiektu honen aurkezpenean Amaia Agirre Getxoko alkateak azpimarratu duenez, "batetik, oso pozgarria da ekimen honen parte izatea, getxotarrek bultzatzen dutelako eta gure udalerriko artista ugarik parte hartzen dutelako eta, bestetik, kausa sozial bati zuzenduta dagoelako".
Jaime Lafita, DalecandELAren sortzaile eta ekimenaren bultzatzailea, oso pozik agertu da ekimena aurrera eramateagatik eta "gure herrian egitea ohorea" dela adierazi du. Gaixotasunak jota, Lafitak "eskerrak eman nahi izan dizkie jendeari, lagunei eta DalecandELAko lagun, eta bat egiteko zalantzarik izan ez duten musikari guztiei".
Ekitaldian Juan Luis Aguirrezábal elkarteko kideak kontzertuaren formatu berezia nabarmendu du: diskoa osatzen duten abestietako batzuk eta ikus-entzunezkoak txandakatuko dira, eta, horietan, haren grabazioaren historia eta elkartearen eta Lafitaren historia pertsonala ezagutaraziko dira. Era berean, publikoa animatu du "gaixotasunaren ikuspegi oso berezia duen beste esperientzia batez gozatzera, bizitzak eskaintzen dituen uneak gozatzera gonbidatzen duena, nahiz eta horrek eragozpenak ekar ditzakeen".
Azkenik, John Franks Getxoko Smile taldeko abeslari eta musikariak ere eskerrak eman nahi izan dizkio ekimenean parte hartzeagatik. Horretan, "Nunca es tarde" Jaime Lafitaren bizipenetan inspiratutako kantua estreinatuko dute.
Diskoa
Elkarteko kideek adierazi bezala, "DalecandELA: The Soundtrack" kontzertuaren egunetik bertatik erosi ahal izango da. Diskoa daborduko erreserbatu daiteke dalecandela.org web orriaren bitartez eta digipack zein binilo formatuetan argitaratuko dute; horregaz batera liburuxka berezi bat sortuko dute, Jaime Lafitaren beraren diseinuakaz eta proiektuaren eta elkartearen historia kontatuko duena.