2021/12/09 19:30

Antzerkia

Antzerki-laburra: "Salaketa"

Antzerki-laburra: "Salaketa"
Azebarri kulturgunea, Getxo

Salaketa antzezlan laburrak Bilboko Pabellon 6ko VIII Teatro Arineko Jardunaldien Kriselu saria jaso du, aurten erakutsi diren antzezlanen artean, euskarazko antzezlan onenari emandako saria, alegia. Bestetik, Mikel Martinezek eta Gaizka Chamizok Aktore Onenen saria jaso dute baita ere.

Goiatz Lanbandibarrek idatzia, Mikel Martinezek zuzendua eta Mikel bera eta Gaizka Chamizo aktore lanetan aritzen direla, 2019ko CAFE BAR BILBAO Teatro Laburreko saria jaso zuen baita ere, euskarazko antzezlanen alorrean. Sari horren harira, CAFE BAR BILBAO eta TARTEAN TEATROA-ren laguntza jaso du testutik eszenara eramateko orduan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun