Udalerriko 20 establezimenduk GetxoBono berriak izango dituzte gaurtik aurrera

Iker Rincon Moreno 2021ko aza. 25a, 07:13

Gaurtik, eguenetik, aurrera, udalerriko 20 ostalaritza-establezimenduk GetxoBono berriak izango dituzte. Bigarren sorta horretan, bonu horiek salmentaren unean bertan kontsumitu beharko dira, eta ezin izango dira zatitu. Bi bonu mota egongo dira salgai: 20 eurokoa, 30 euroko balioa izango duena; eta 10 eurokoa, 15 euro kontsumitzeko.

Hauek dira sorta berri horri atxikitako establezimenduak:

  • Algortan: Migaea, Urruti-Etxe, La Ola, Txinuk, Nikkou Sushi, Pipers Irish Pub, Zodiakos, Etxeandia Garagardotegia, Mamarro eta Batzoki Taberna.
  • Andra Marin: Malakate taberna.
  • Areetan: Gato Pardo, Heidelberg, Hanoi, La Tagliatella, Itzuli Norte, Annapurna, Glass, Beasko Jatetxea-Batzoki Ondarreta eta Pablo Urzay.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun