Gazteei zuzendutako aire zabaleko jarduera berriak antolatu ditu Getxoko Gazteria Zerbitzuak

Erredakzioa 2021ko aza. 29a, 07:37

Artxiboko irudia.

Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak izena emateko epea ireki du abenduaren 11 eta 17rako antolatu dituen aire zabaleko bi jarduera berrietan parte hartzeko. Getxo Ekinez programaren barruan daude ekintzok, COVID-19aren ondorio sozio-ekonomikoei aurre egiteko. Oraingo honetan, 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta Zornotzara Paintball praktikatzeko txangoa eta Afrikako perkusio-tailer inklusiboa dira. Biak pertsona guztientzako irisgarriak dira.

  • Paintball. Abenduak 11, zapatua. Zornotzara autobusez joatea. Irteera 09:00etan (Romo, Gorbea kalea eta Algorta, Telletxe) eta itzulera 14:30ean. 50 plaza. Izen-ematea abenduaren 9ra arte, eguena, 12:00etan.
  • Afrikako perkusio-tailer inklusiboa. Abenduak 17, barikua. Algortako San Nikolas plazan. Bi talde: 17:30–18:30 eta 19:00-20:00. 12 plaza taldeko. Izen-ematea hilaren 15era arte, eguaztena, 12:00etan.

Izen-ematea posta elektronikoz egin beharko da gaztebulegoa@getxo.eus helbidean, izena eta ikastaroa adieraziz, baita harremanetarako telefono-zenbaki bat ere (mugikorra, ahal izanez gero). Telefonoak: 944 660 353 y 688 880 985.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun