Lau urte dira Udalak argiztapen horren kudeaketa osoa bere gain hartzen duela, eta, eskura dauden baliabideak kontuan hartuz (234.997,81 euro, BEZ barne), komunitate-erabilerako udal-eremuak "hobetu" gura ditu, hala nola udalerrirako sarrerak, plazak, parkeak, udal eraikinetako fatxadak eta udalerriko auzoetan jarduera ekonomiko gehien duten ardatzak eta zentroak, betiere helburu argi batez: "instalazio homogeneoa egitea, ordenatua, segurua eta indarrean dagoen araudiarekin bat datorrena".
Aurten, instalazioak Bidezabal kaleraino zabalduko dira, eta, gainera, udaletxearen eta San Nikolas liburutegiaren fatxadak eta kaletik hurbil dauden beste elementu batzuk hartuko dituzte. Zuhaitz argiztatuak ere egongo dira ohiko tokietan: Bizkaia Zubia eta Santa Eugenia plazetan, eta Gernika eta Malakate parkeetan.
Hasiera batean, argiztapenaren ordutegia honako hau izango da: 07:00etatik 08:30era (asteko egun guztietan), 17:30etik 23:00etara (domekatik eguenera) eta 17:30etik 01:00etara (bariku eta zapatuetan). Abenduaren 24ko eta 31ko gauetan eta urtarrilaren 5eko gauean, argiak piztuta egongo dira 17:30etik 08:30era.