Lanak aztertuko duen gaia emakumeek Getxoren historian izan duten paperari buruzko informazioa eskaintzen duen edozein ikerketa izango da, emakume batek modu indibidualean, emakume talde batek edo Getxoko emakumeek kolektibo gisa.
Beka norbanakoak edo taldeak eska dezakete, eta aurkeztu gura duten pertsonek gehienez 15 foliokoa izan beharko den proiektua aurkeztu beharko dute, eta horretan, besteak beste, titularra, edukiak, gaiaren justifikazioa, helburuak eta metodologia agertu beharko dira. Euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango da. Proiektuak Udaleko erregistro nagusian aurkeztu beharko dira, HABetan edo legeak aurreikusitako tokietan.
Laguntza ekonomikoa 10.000 eurokoa izango da, eta % 75 emango dute proiektua aurkezten denean eta gainerakoa, %25a, behin betiko txostena ematen denean.