Gaude elkarteko langileek mobilizazioa egingo dute gaur Areetan

Ander Zarraga 2021ko abe. 9a, 16:36

Abenduaren 3an Bilbon egindako mobilizazio bateko irudia. © LAB SINDIKATUA

Aniztasun funtzionaleko laguntza-sektorean lan egiten duen Gaude elkarteko langileek mobilizazioa egingo dute gaur, abenduaren 9an, 17:30ean, Areetako Xake plazan. Hitzarmen duina aldarrikatzeko protesta izango da, salatu dutenez, beraien behin-behinekotasuna % 40koa baita; gainera, pairatzen duten lan-prekarietateagaz amaitzea eta KPIaren eguneratzea eta langileak hautatzeko irizpide objektiboak ere exijituko dituzte, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun