Gobela ibaia gainezka egiten hasi da Larrañazubin

Erredakzioa 2021ko abe. 9a, 17:00

Azken orduetako euriteen aurrean, Getxoko Udalak Babes Zibileko udal-plana aktibatu du, 0 egoeran, eta indarrean egongo da biharko, barikuko, 15:00ak arte. Hala, Udaltzaingoa gertutik zaintzen hasi da Gobela ibaia; hainbat auzokidek sare sozialetan jakinarazi dutenez, daborduko ibilguak gainezka egin du hainbat puntutan, Larrañazubi inguruan batez ere.

Euskalmet Euskal Meteorologi Agentziaren behaketa-estazioaren datuen arabera, arrastiko 16:00ak aldera goia jo du urak Larrañazubiko estazioan, 2,13 metroko altueragaz. Ordutik, apurka bada ere, ur-maila eta emaria beherantz joaten hasi da; halere, larrialdi-zerbitzuak gaueko 20:46ak aldera izango den itsasgoragaz zer gertatuko den zain daude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun