Olentzeroren kalejira egingo dute domekan Algortan

Erabiltzailearen aurpegia SARE Algorta 2021ko abe. 15a, 11:53
OLENTZERO kalejira egingo dugu Algortan abenduaren 19an, igandearekin, 12:30etan San Nikolas plazatik hasita.

Urtero bezala, Gabonen testuinguruan eta urtarrilaren 8an Bilbon egingo den mobilizazioaren bezperan, mobilizazio ugari egingo ditugu Euskal Herrian zehar "etxerako bidean" mezuarekin.

Gabonetan, hain zuzen, urtea berritzera doanean elkartzen garenean eta bizitzaren berritzea ospatzen dugunean, etxean falta ditugunak ekarri ohi ditugu gogora: etxean nahi ditugu!

Getxoko presoak

• Albaro Arri 26 urte preso. Burgos
• Jabier Gallaga 24 urte preso. Daroca
• Manex Zubiaga 19 urte preso. Burgos
• Arkaitz Goikoetxea 13 urte preso. Logroño
• Aitor Cotano 13 urte preso. Palentzia
• Iñigo Gutierrez 13 urte preso. Aranjuez
• Maria Lizarraga 13 urte preso. Aranjuez
• Asier Borrero 12 urte preso. Santoña
• Izadi -Iñigo eta Mariaren alaba-. Espetxean jaio zenetik (2019.01.23). Aranjuez

Abenduak 19 • igandea • 12:30 • San Nikolas plazatik • Algorta

Presoak eta iheslariak ETXERA!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun