Epaimahaiak 14 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. 2021eko saridunak honako hauek dira:
- “Ikusizko eta ikus-entzunezko arteak”: Helena Goñi Alonso, artista eta argazkilaria.
- “Arte plastikoak”: Pablo Astrain González, margolaria eta hiriko artista.
- “Arte eszenikoak”: Javier Liñera Peñas, aktorea, dramagilea eta zuzendaria.
- “Musika klasikoa eta garaikidea”: Mario Lerena Gutierrez, piano jotzailea eta musikologoa.
- “Gaur egungo musika”: Juan Carlos Parlange Iturmendi, musikagilea, abeslaria eta gitarra jotzailea.
- “Literatura”: Irati Elorrieta Agirre, euskal idazlea.
- “Diseinua”: Novelle Novias, emaztegaientzako soinekoen atelierra.
- “Arkitektura”: Libe Fernández Torrontegi, arkitektoa eta reharq.com -en sortzailea
- “Gastronomia”: Taroku jatetxea, Alicia Tze eta Andy Wong, goi mailako ekialdeko sukaldaritza.
- “Kultura hezkuntzan eta balioetan”: Elena Rodriguez, arkitekto kolaboratzailea “Detalleres” ekimenean.
- “Kultura zientifikoa eta berritzailea”: Jone Mitxelena Sánchez, biokimikoa.
- “Kultura ondarea, hautemangarria eta hautemangaitza”: Librería Flappers, kultur topagunea Areetan.
- “Aixegaztea” etorkizun oparoko gazteak, Borja Hernández Urrutxurtu, diseinatzailea, plisatzailea, patroigintza industriala eta eometric neurriko patroigintza.
- “Ibilbide profesional eta artistikoa”: Anabel Muro Pereg, ipuin-kontalaria.