Oier Aramendik zuzendutako zinemako analisi kritikoko tailerrean, partaideek filmak zuzendari baten eta publikoaren ikuspuntutik aztertzen eta ulertzen ikasteko aukera izango dute. Horretarako, espiritu kritikoa sustatuko da, eta praktikak egingo dira hainbat film ikusiz.
María Urcelayk koordinatutako antzerki tailerrean, berriz, arte eszenikoei eta interpretazio-tresnei buruzko oinarrizko nozioak hurbildu gura zaizkie ikusleei, hala nola gorputz-adierazpena, ahotsa edo mugimendua.
Eva Martínez artisauak gidatuko duen bitxigintzako tailerraren helburua izango da ikasleak material desberdinak erabiliz bitxigintzako pieza bat diseinatzeko eta egiteko gai izatea.
Azkenik, Idoia Carramiñanak emango duen idazketa-tailerrean sormena landuko da, eta testuen analisiak, ariketa ludikoak eta irakurketa publikoak egingo dira, besteak beste, hainbat trebetasun eskuratzeko xedez.