Pertsona horiek hainbat hilabete zeramatzaten kutxak lapurtzen (udaltzainek lehen abisua maiatzean jaso zuten supermerkatu batetik), baina "haien trebetasuna eta azkartasunagatik", ez da erraza izan horiek aurkitzea. Aipatutako abisuaren ondoren, Udaltzaingoak lapurtutakoa berreskuratzea lortu zuen, 12 otarrainxka kaxa baino gehiago, baina ezin izan zituen egileak identifikatu edo atxilotu. Halaber, abenduaren 3an, beste abisu bat jaso zuten, 15 otarrainxka kaxa ebatsi baitzituzten, eta egileek handik gertu aparkatutako ibilgailu batean ihes egin zuten.
Azkenik, joan den astean, kaleko jantziagaz zihoazen udaltzainek, supermerkatu batzuen kanpoaldean prebentziozko ikuskapen bat egiten ari zirela, lau pertsona aurkitu zituzten, delitu-historiala zuten bi gizon eta bi emakume, eta 800 euroko balioa zuten 35 otarrainxka kaxa konfiskatu zizkieten, poltsa handi batean zeramatzatenak eta aluminiozko paperezko hainbat geruzatan bilduta, alarma-sistemak inhibitzeko. Laurak ikertu dituzte, eta, ondoren, eginbideak epailearen aurrera bidali dituzte.
Bestalde, Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu zuen joan den zapatuan, hilaren 18an, supermerkatu batean urdaiazpiko 21 gutun-azal (733 euro) ebasteagatik. Kantabriako epaitegi baten errekisitoria bat zegoen haren kontra, antzeko gertakariengatik bilatzeko eta atxilotzeko.