Madariagak azaltzen duenez, orain hamar urte bururatu zitzaion bere aizto propioak egitea. Orduan hasi zen informazioa biltzen, eta ganibet txikiak egiten. “Hasieran, lagunentzat egiten nituen, baita niretzat ere, lanean erabiltzeko”, diosku. Urterik urtera, baina, forjatzaileen munduan sartzen hasi eta, duela hiru urte, propanozko forja txiki bat erosi zuen. Ordutik, Instagram bidez (@Amaknives) bere produktuak saltzen ditu, enkarguz. Karbono altua duen altzairua erabiltzen du aiztoak egiteko, eta damaskoa zein bestelakoak egiten ditu horiei forma emateko. Dioenez, 70 eurotik aurrera saldu ohi ditu bere lanak, “baina norberak gura duenaren arabera prezio bat edo beste izan dezake labanak”. Halere, denen artean gehien saltzen dituena kiritsukeak dira: “Denetarako balio dute”.
Arkaitz Madariagaren aizto japoniar bat irabazi gura duzu? Bada, bat zozkatzen dugu; egin klik hemen eta parte hartu zozketan!