LGTBIQ+ banderaren koloreakaz margotutako bankuak jarri zituen Getxoko Udalak 2019an, EH Bilduren proposamenagaz bat eginez. Bere momentuan azaldu zutenez, elementu horien helburua da sexu, genero eta adierazpen aniztasuna aldarrikatzea.
Hala ere, urteotan ez dira gutxi izan elementuok jasandako erasoak, eta azkena egunotan izan da: Algortako Telletxe plazan jarritakoari eraso egin diote ezezagunek, hura suntsitu arte. Ondorioz, Udalak hori kendu eta laster berri bat jarriko dutela iragarri dute udal-arduradunek.
Bere aldetik, EH Bilduk gogor salatu du erasoa: "Faxisten mehatxuen gainetik, sexu-aniztasuna aldarrikatzen jarraituko dugu, Getxon eta Euskal Herri osoan".
Gogor salatu nahi dugu LGTBI+ banderaren koloreekin margotutako bankuak Algortan jaso duen erasoa.
— EH Bildu Getxo (@GetxokoEHBildu) December 28, 2021
Faxisten mehatxuen gainetik, sexu-aniztasuna aldarrikatzen jarraituko dugu, Getxon eta Euskal Herri osoan.
Gora borroka transmaribibolloa! Aurrean izango gaituzue!pic.twitter.com/Cd08mwhg0h