Bosgarren urtez jarraian, Getxophotok mundu osoko artista bisualak deitu ditu Jaialdiaren hamaseigarren edizioaren gaiari buruz duten ikuspegia ematera; "Imajinatu" izango da gaia.
Jaialdiak sortzaileak deialdi honetan parte hartzera animatzen ditu, argazkigintza, bideoa, instalazioa, performancea, ekintzak, arte digitala edo ikusizko beste edozein adierazpide jorratzen duten proposamenakaz.
Marina Paulenka (komisario independentea, Kroazia), Thyago Nogueira (Instituto Moreira Salles, Brasil), Jon Uriarte (The Photographers’ Gallery, Londres) eta Damarice Amaok (Centre Pompidou, Paris) osatzen duten nazioarteko epaimahaiak hiru lan irabazle aukeratuko ditu. Lan horiek Getxophotoren hurrengo edizioan erakutsiko dituzte.