La Exploradora Elkarte Geografikoak ibilbidearen domina eman dio Gonzalo Azumendi argazkilariari

Erredakzioa 2022ko urt. 5a, 11:46

© GONZALO AZUMENDI

Getxoztarrak 35 urte daramatza nazioartean freelance-argazkilari bezala bidaia-argitalpen ospetsuenetarako lan egiten. Psikologian lizentziatua, Azumendik argazkilaritzari eskaini dio bere bizitza, ikastaroakaz, argitalpenak ilustratuz eta hainbat erakusketagaz. Besteak beste, Bolivian, Done Jakue bidean, Marokon edo Panamako kanalean egon da UNESCOrentzat Munduko Ondarea dokumentatzen.

Irabazi asmorik gabeko La Exploradora Elkarte Geografikoak Azumendiren ibilbidea aintzatesteko domina eman dio aurten, bidaien esplorazioaren eta abenturaren munduan nabarmentzen direnei urtero ematen dien sari-banaketan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun