Ereaga hondartza garbitzeko deialdia egin dute domekarako

Erredakzioa 2022ko urt. 10a, 10:30
© OLA SIN PLÁSTICO

Datorren domekan, hilaren 16an, Getxoko Ereaga hondartza garbitzen lagunduko duten boluntarioak bilatzen ari da Ola Sin Plástico elkartea. 10:00etatik 12:00etarako hitzordua jarri dute, Igeretxe hotelaren ondoan dagoen sarbidean. Elkarteak azaldu duenez, bera arduratuko da beharrezko materiala eramateaz, hala nola poltsak eta eskularruak.

Egunotako denboraleen eraginez, zaborrez beteta aurkitu daitezke gure inguruko hondartzak garaiotan. Horren adibide gisa Ereaga hondartza jarri du Ola Sin Plástico elkarte ekologistak. Hori dela eta, hareatzetatik plastikoak kentzeko asmoz, deialdi solidarioa egin dute domeka honetarako, hilaren 16rako. Eguerdiko 10:00etatik 12:00etara jarri dute hitzordua, eta interesa dutenek izena eman ahal izango dute garbiketa horretan parte hartzeko olasinplastico@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun