Iragarri dituzten jarduerez gainera, aurten eski-asteburua antolatuko dute ere. Asteburu-pasa horrek helburu nagusi bi izango ditu: euskaraz lagun artean zein familia giroan bizi eta gozatzea eta horren ohikoa ez den iraupen-eskia egiten ikastea begirale euskaldunakaz; eskiatu gura ez dutenek erraketakaz ibiltzeko aukera izango dute. Laster emango du Sendi proiektuak horren nondik norakoen berri. Bitartean, hauexek dira egunotarako antolatutako jarduerak:
- Urtarrilak 15, zapatua
- Ipuin tailerra, 11:00etan, 5-15 urtekoentzako. Azebarri kultur elkartea.
- Urtarrilak 30, domeka
- El Pobal burdinolara irteera, 11:00etan, 6-12 urtekoentzako.
- Otsaileko martitzenetan
- Kontak jolasak, 16:00-17:00, 0-2 urtekoentzako. Mara-Mara.
- Otsailak 5, zapatua
- Bolue hezegunetik ibilbidea, 10:30ean, 6-12 urtekoentzako. Getxo Ingurumen Aretoa.
- Otsailak 19, zapatua
- Berriztatu zure arropa tailerra, 11:00etan, 4-12 urtekoentzako. Aldai Patronatua.
- Martxoak 5, zapatua
- Mozorro tailerra, 11:00-12:30, 5-12 urtekoentzako. Azebarri kultur elkartea.