MintzaPoza tonbola egingo dute egunotan Getxon

Erredakzioa 2022ko urt. 11a, 14:13
© EGIZU

Bihar, eguaztenean, berbalagunen kanpainaren bigarren izen-emate epea irekiko da, eta horren nondik norakoak ezagutarazteko asmoz, MintzaPoza tonbola kalera aterako dute eguaztenean eta barikuan, 18:00etatik 20:00etara, Algortan eta Itzubaltzeta/Romon, hurrenez hurren.

Berbalagunak egitasmoaren berri emateko asmoz, MintzaPoza tonbola egingo dute Euskal Herriko txoko askotan. Egunotan Getxoren txanda izango da, eta urtarrilaren 12an Algortako San Nikolas plazan eta 14an Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan egingo dute sariketa.

MintzaPoza tonbolan parte hartzeko mintzagrama duen orria banatuko dute doan, eta, mintzagrama osatuta hitz sekretua osatzen denean, tonbolan parte hartzeko txartel bat eskuratuko du parte hartzaileak. Sariak gau bitarako Nekatur bonua, telazko poltsak, bolalumak, katiluak, termoak eta koadernoak izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun