Atseden zerbitzua eskatzeko epea zabalik, azaroaren 25era arte

Erredakzioa 2022ko urt. 12a, 10:12
Artxiboko irudia.

Atseden zerbitzua eskatu gura dutenek datorren azaroaren 25era arteko epea izango dute aurten hori egiteko. Aurrekoetan bezala, zerbitzuaren helburua da profesional adituen bitartez ziurtatzea zaintzen den pertsonari arreta egokia jasotzen duela zaintzailea etxetik kanpo dagoenean jarduera zehatzak egin ahal izateko.

2022an Atseden zerbitzua eskatu gura duten mendekotasuna duten edo hori izateko arriskuan dauden pertsonen senideek datorren azaroaren 25era arteko epea izango dute aurten hori egiteko. Aurreko urteetan bezala, zerbitzuaren helburua da profesional adituen bitartez ziurtatzea zaintzen den pertsonari arreta egokia jasotzen duela zaintzailea etxetik kanpo dagoenean jarduera zehatzak egin ahal izateko. Aldi berean, mendekotasun egoeran dagoen pertsonak etxean eta inguruan geratzea ahalbidetzen du ekimenak. Getxoko Udalak 60.000 euro onartu ditu zerbitzua eman ahal izateko.

Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak adierazi duenez, “Atseden zerbitzuak oso arina izan nahi du, berehalako erantzuna eskainiz. Arreta-sare naturala osatzen duten zaintzaileei lagundu nahi diegu, eta, horretarako, garrantzitsua da etxetik kanpo jarduerak egiteko denbora izatea. Gainera, langile profesional kualifikatuen bidez, zaintzailea bertan ez dagoen bitartean arreta egokia bermatzen dugu, mendetasun-egoeran dauden getxotarrak etxean eta inguruan egoten lagunduz. Era horretan, zaintzaileei atsedena erraztu eta eguneroko nekea arindu nahi zaie”.

Foru Aldundiak aitortutako mendekotasun-mailaren arabera eskainiko dira zerbitzuaren orduak, eta horiek datorren abenduaren 30era arte disfrutatu ahal izango dira, astelehenetik barikura, jai egunetan izan ezik, 08:00etatik 22:00etara. Atseden-tarteak, gutxienez, bi ordukoak izan beharko dira.

Zerbitzuaren eskaera egiteko horretarako dagoen inprimakia entregatu beharko da Gizarte Zerbitzuen bulegoetan edo HABetan (aurretik hitzordua eskatuta), edo Udalaren webgunean (www.getxo.eus ), datorren azaroaren 25era arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun