Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak Higinia Melendro Rodriguez bisitatu zuen atzo eguerdian, 100 urte bete dituela eta. Auzokide hori orain Beato Domingo Iturrate erresidentzian bizi da, eta hor jaso zituen Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat udal-agintarien eskuetatik; ekitaldian senideak ere egon ziren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!