Sustapen hori eta etxebizitzak esleitzeko prozesua Eusko Jaurlaritzari egokitu zaizkio; Udalak ez du prozesu horretan parte hartu, erroldatze-betekizunari dagokionez izan ezik, parte-hartzaile bakoitzaren errolda-betekizuna egiaztatuz eta informazioa gobernu autonomoari bidaliz.
Etxebizitza horiek eskuratzeko baldintzen artean, eskatzen zen pertsona interesdunak alta emanda egotea Getxoko alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Erregistroan edo Bilbo Metropolitarreko eremu funtzionaleko udalerri batean; Getxoko Udalean erroldatuta egotea gutxienez eskabidearen titularretako bat 2021eko martxoaren 23ko Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean azken hiru urteetan etenik gabe, edo bost urtez txandaka azken hamar urteetan; 2019ko errenta-ekitaldiari dagokion zergaldian 3.000 eta 25.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak izatea eta etxebizitzarik ez izatea jabetzan, azalera-eskubidean edo gozamenean aipatutako agindua argitaratu aurreko bi urteetan.
Etxebizitzen behin-behineko esleipendunen zerrenda, itxaron-zerrendak eta baztertuen zerrenda Etxebiden kontsulta daitezke: www.etxebide.euskadi.eus
Beste 58 BOE
Getxoko Udalak gogoratu duenez, egikaritze-unitate bereko beste partzela batean 58 etxebizitza proiektatuko dira, oraingo honetan alokairu orokorreko erregimenean, eta irailean hasiko dira obrak.