Portu Zaharra, gaztedi berria

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Mostajo Galduroz 2022ko ots. 4a, 09:00

Iragan den 2021eko anormaltasunetik, Portu Zaharreko jaiak bota izan ditut faltan gehien. Bai Portuaren beraren edertasunagatik eta baita lekua horren txikia izaki, erreza delako aspaldi ikusi gabeko jendearekin elkartzeko. Azken jaietan, aspaldi ikusi gabeko ikaskide ohi bat hurbildu zitzaidan. Asko poztu ginen elkar berriro ikusteaz, eta gogotsu agurtu genion elkarri.

Behin ikastolako batailatxoak gogoratuta, segituan bota zidan politikan aktibo ikusten ninduela, eta asko pozten zela ni EAJn pentsatzen dudana adierazten ikusteaz, ez dela erreza, gaur egun, politikan murgiltzea eta are gutxiago gaztea izanda… Ez nuen komentarioa etortzen ikusi eta, benetan, asko eskertu nion; batez ere, laguna ezker abertzale inguruan mugitu denean betidanik. Danetarik entzun behar izan dut alderdi bati aurpegia ipini, iritzia adierazi eta sinisten dudanean lan egiteagatik: kriteriorik ez dudala, diruagatik nagoela…

Aurten Europako gazteriarena da, EBko politika guztietan gazteria txertapena sustatzeko urtea da, eta nik, ikastolako lagunak nirekin egin bezala, zutabea probestu nahi dut politikan era eraikitzailean murgildutako gazte guztiak zoriontzeko: EAJn, EH Bildun, PPn, PSOEn, Podemosen… Norbaitek imaginatzen du etorkizuneko gizartea gaurko gaztedia politikan murgilduta egon gabe?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun