Otsailaren 27an, 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Buztin polimerikoa” tailerra eskainiko dute, euskaraz. Martxoaren 12an eta 19an, euskaraz ere, eta adin tarte bererako, “Robotika” tailerra egingo dute, eta maiatzaren 13an, aldiz, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat elikagai-manipulatzailearen prestakuntza, gaztelaniaz.
Apirilaren 25ean eta maiatzaren 6an, online, zeinu-mintzairari buruzko oinarrizko ikastaroa egingo dute, 11 eta 30 urte bitartekoentzat (gaztelaniaz eta zeinu-mintzairan)m eta ekainaren 11n, berriz, surf-ikastaroa egingo dute, euskaraz, Barinatxe hondartzan, 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
Informazio gehiago eta izena emateko: Gazte Bulegoa, 944 660 353; posta elektronikoz (gaztebulegoa@getxo.eus) eta online (www.getxo.eus/gazteria).
Arabierazko klaseak
Kulturarteko hezkuntza-ekintzen barruan, Gazteria Zerbitzuak arabierazko klaseen ziklo bat antolatu du berriro. Otsailaren 2an eta 16an eta martxoaren 2an, 16an eta 30ean izango dira Guregune gaztelekuan, 18:00etatik 19:00etara.
Informazio gehiago eta izen-emateak guregunegaztelekua@getxo.eus helbidean eta 635 706 526 telefonoan.
COVIDaren ondorioei buruzko gogoeta
Gazteria Zerbitzuak hausnarketa jardunaldi bat antolatu du otsailaren 2rako, eguaztenerako, osasun krisiak Getxoko gazteei nola eragin dien jakiteko. Topaketa 15 eta 25 urte bitarteko gazteentzat da, eta Algortako Gazteleku Gauegunean izango da, arrastiko 17:00etatik aurrera. Izena emateko info@errotik.org helbidera idatzi beharko da.