Uribe Kosta eukaliptoz josita dugu gutxi batzuk dirua atera ahal izateko. Geratzen diren basoak zaindu behar ditugu. Naturaz gozatu nahi dugu.
— GuNe (@Gune_UK) January 24, 2022
Eta zeu? Erdu bilerara! pic.twitter.com/tBo7MZXCiI
Eskualdeko basogintzari buruz kezkatuta dauden herritar talde batek batzar irekia egingo du eguenean, hilaren 27an, eskualdeko baso eta zuhaitzak babesteko beharraz ohartzeko eta horren inguruko ideiak batzeko; bertan, Uribe Kostako basogintza-eredua eta eukaliptoaren ustiapenak duen eragina ere salatuko dute, besteak beste. 18:00etan jarri dute hitzordua, Itzulbatzeta/Romoko nagusien etxean.
Uribe Kosta eukaliptoz josita dugu gutxi batzuk dirua atera ahal izateko. Geratzen diren basoak zaindu behar ditugu. Naturaz gozatu nahi dugu.
— GuNe (@Gune_UK) January 24, 2022
Eta zeu? Erdu bilerara! pic.twitter.com/tBo7MZXCiI
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.