Alkateak aipamen berezia eta zorionak eman dizkie bi agenteei, gizon bat eta emakume bat, 2020ko abenduan Areetan auto-istripua izan zuen 71 urteko getxoztar baten bizia salbatzea lortu baitzuten. Larrialdietako taldeakaz batera izan zuten jardun azkarra erabakigarria izan zen ezbeharraren amaiera zoriontsuan.
Gainera, bereizgarri gorriko lau diploma eman dizkiete zerbitzu efektiboan 30 urte bete dituzten beste horrenbeste agenteri, eta bereizgarri zuriko beste 20 lanpostuan hogei urte bete dituztenei.