Aldaketak hurrengoak izango dira:
- Iturgitxi kalea: Itxe eta Francisca Labroche kaleen arteko zatiak zirkulazioaren bi noranzkoak izango ditu.
- Francisca Labroche kalea: zirkulazioaren bi noranzkoak izango ditu.
- Arene Azpi kalea: Itxe eta Iturriondo kaleen arteko zatiak noranzko bakarragaz jarraituko du, baina errei bakarragaz, lineako aparkalekua hemendik aurrera bateriakoa izango baita.
- Itxe kalea: zirkulazioaren noranzko beragaz jarraituko du, baina aparkatzea lerrotik bateriara aldatuko da.
Jarduketa horiek epe ertainera hasiko dira, eta baldintza klimatologikoei egongo dira lotuta. Arreta berezia jarri beharko da une bakoitzean lanean arituko diren eremu bakoitzeko seinaleztapenean.
Laster, zirkulazioaren noranzkoan eta aparkalekuetan aldaketak egingo dira Iturribarri aldeanhttps://t.co/yxjS8wK7KH / Próximos cambios de sentido de circulación y estacionamientos en la zona de Iturribarri https://t.co/yZErP1HgdG #Getxo #GetxoEkinez pic.twitter.com/A6P8b3k738
— Getxoko Udala (@GetxoUdala) January 26, 2022