Uribitakora

Negu luze hau

Jagoba Pereda Txopieta 2022ko urt. 31a, 10:54

Hemen duzue entzungai Jagoba Pereda Txopieta ALBEko bertsolariak urtarrileko HIRUKArako bidalitako argazkiari emandako erantzun ederra.

Doinua: Aita izena
 
Urtaro batek aurrekoari
hurrengorarte diotza,
batzutan luze egiten jaku,
bestetan labur ta motza.
Aukeratzerik ez da izaten,
ahal dan neurrian goza.
Irudi hauxe Euskal Herrian
ez dogu horren arrotza;
horrela izaten baita negua
zuri-zuri ta hotz-hotza.
 
Baina natura txarto jagon ta
lurra gaixotu aibala!
Coronavirus hau sortu dogu
ta ez da bape makala;
Jende artean kutsatzen gara
ta gainera bala-bala,
eskubideak zapaltzen dabiz
ahoan jarriz moxala...
Gaur bizi dogun negu luze hau
ez da bapere normala!
 
Gure artean pasaportea
eskatuz, a zer ganora!
Etxean bildu aurretik egin
behar antigeno froga,
umeak ere txerta daiguzan...
"pfizer" ta "moderna" gora!
Afrikaraino ez da iristen,
lehen han egiten zan proba...
Itxaropena ez daigun galdu,
Udabarria helduko da!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun