Gaurtik, astelehenetik, aurrera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programaren bidez kontratatutako bi kale-ikuskatzaile harremanetan egongo dira sektoreagaz, Areeta-Romo eta Algorta-Andra Mariko aldeetan, informazioa emateko eta beraien eskariei erantzuteko, birziklatze-tasa areagotze aldera.
Udalerriko taberna, jatetxe eta hotelak bisitatuko dituzte. Lehen bisitan, ostalaritza-jarduerakaz lotutako eginbeharrak azalduko dituzte eta informazioa batuko dute funtzionamendu egokirako. Ezar ditzaketen konponbideei lotutako informazioa emango dute eta Udalari eskatu beharreko bitartekoak, jatorrian bereiztea errazagoa izan dadin.
Bigarren bisitan, ostalaritzako lokal bakoitzaren egoera ezagututa, lokalerako irtenbide posibleak emango dira, Udalak lana errazteko eskain ditzakeen kontsumigarriak, jardunbide egoki batzuk, aholku eta orientabide gisa, eta jatorrian bere hautaketa-ekintzarako erraztaile eta laguntzaile izateko udal prestasuna, lagungarri izan dakiokeen neurrian.